Search
Close this search box.

Izen-emate irekiak ABEN Euroeskualdearen Unibertsitateko 2. Foro Topaketarako

Berriz ere, Euroeskualdean unibertsitate-lankidetzarako aukera berriak bultzatzea eta bertako eragileen artean sinergia berriak sortzea izango da ekitaldi honen helburua. 2022an Donostian egin zen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, oraingo honetan foroa Biarritzera joango da, Le Connecteur gunera, otsailaren 12an. Berriz ere, Euroeskualdean unibertsitate-lankidetzarako aukera berriak bultzatzea eta bertako eragileen artean sinergia berriak sortzea izango da ekitaldi honen helburua.

B2B bilerak eta pitching saioak
Euroeskualdeko lehen Unibertsitateko Foroan bezala, aurkezpen eta bilera tematikoak antolatuko dira, hiru lurraldeetako unibertsitate-ingurunea eta bertako protagonista nagusiak hobeto ulertzeko. Aurten, berrikuntza gisa, bertaratutakoek B2B bilerak egin ahal izango dituzte eta pitching saioak eskaini. Horri esker, elkar ezagutu, ideiak trukatu eta lankidetzarako aukera berriak identifikatu ahal izango dituzte. Parte hartzaileek aukera izango dute abian dauden edo amaituta dauden proiektuak, ikerkuntzan laneko eskaintzak, artikuluak, prestakuntza-aukerak, etab. aurkezteko Aurkezpenak frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira, eta aldi bereko itzulpena izango dute. Gainera, parte-hartzaileek beren lanak karteletan erakusteko aukera izango dute ekitaldian zehar, beren ekoizpen, proiektu eta ideiei ikusgarritasuna emateko.

UNINAEN plataformaren aurkezpena
Gainera, ekitaldian UNINAEN euroeskualdeko unibertsitate-lankidetzarako plataforma aurkeztuko da. Horrek informazio eta truke atari bat da Euroeskualdeak azken hilabeteetan garatutako lurraldeko unibertsitateko eragileentzat. Euroeskualdeko unibertsitate-sarea osatzen duten unibertsitateen eta goi-mailako irakaskuntza-zentroen kontsultak erraztea du helburu, eta hiru lurraldeetako unibertsitate-komunitatearen eragileen (irakasleak, ikertzaileak, mugikortasun-arduradunak, proiektuen kudeatzaileak, etab.) artean sareak sortzen lagunduko du.

Lire aussi :  2024ko Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetarako proposamenak jasotzeko epea zabalik