Search
Close this search box.

2024ko Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroetarako proposamenak jasotzeko epea zabalik

  • Aurreko bi edizioen arrakastaren ondoren, hemen dira berriro ere Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak; mugaz gaindiko herritarrei zuzendurikoak dira, eta, Euroeskualdearen ko-antolakuntzarekin kontatzen dute. Ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik kohesionatuagoa egongo den euroeskualdeko eremu baten sorreran unibertsitateek jokatzen duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute xede.

2024ko egitaraua uztailaren 17tik 22ra bitarte izango da, Baionako Cité des Arts aretoan, hau da, lehenengo edizioa izan zen toki berean. Kokapen honek mugaz gaindiko ikastaroen izaera indartzen baitu.

Proposamenek, gutxienez, Mugaz gaindiko eskualdeetako bi erakunde publiko edo pribaturen partaidetza izan beharko dute, eta horietako bik estatu desberdinetakoak izan beharko dute.

Berritasun gisa, deialdian, aintzat hartuko da mugaz gaindiko bazkideekin harremanetan jartzeko interes-adierazpenak bidaltzeko aukera. Horretarako, deialdian, Uda Ikastaroetarako parte-hartzaileak biltzeko interes-adierazpenen atal bat sartuko da. Adierazpenotan, alderdi hauek zehaztu beharko dira: proposamena egin duten pertsonak eta haien afiliazio instituzionala, ikastaroan landuko den gaia eta helburuen laburpena.

Interes sozial edo zientifikoko edozein alorri lotutako saioak izango dira, baina mugaz gaindiko ikuspegia zeharkako elementu gisa sartu beharko da. Saioak publiko orokorrari zein akademikoei, ikasleei eta profesionalei ere zuzenduak izango dira eta bereziki publiko gazteenaren parte-hartzea baloratuko da.

Lire aussi :  Izen-emate irekiak ABEN Euroeskualdearen Unibertsitateko 2. Foro Topaketarako

Deialdia 8 astez egongo da zabalik, eta proposamenak 2023ko abenduaren 11tik 2024ko urtarrilaren 26ra aurkeztu ahal izango dira.

Deialdiaren baldintza guztiak  esteka honetan.eskuragarri

Proiektu hau sortu eta bultzatu duen Antolaketa Batzordeari esker gauzatu daiteke programa hau; honako hauek dira batzordekideak:

  • Bordeleko Unibertsitatea (UB)
  • L’Université du Pays Basque (UPV/EHU)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • L’Université Bordeaux Montaigne (UBM)
  • L ‘Université de Pau et des Pays de L’ Adour (UPPA)
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)
  • Euskampus Fundazioa
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea
  • La Communauté d’Agglomération Pays Basque
  • Euskal Hirigune Elkargoa
  • Maison des Sciences de l’Homme de Bordeaux