2024ko “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia jaurti da

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualde LLETren “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektuen deialdia 2024ko martxoaren 7tik 2024ko apirilaren 30era arte dago zabalik, kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren, gazteriaren, eleaniztasunaren eta gizarte-gaien arloetan ekimenak eta eragileak bultzatzeko.

500.000 euroko aurrekontuarekin, “Euroeskualdeko hiritartasuna” proiektu deialdia “hobeki ezagutu elkarlana garatzeko” esaldian oinarritzen da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: eragileen elkar ezagutza hobetzea, hizkuntzak ikastea, kultura hedatzea eta euroeskualdeko gazteen parte-hartzea sustatzea.

2015ean hasi zenetik, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” Proiektuen Deialdiak 176 proiektu babestu ditu, guztira 3,7 milioi euroko aurrekontuarekin. 2023an, proiektuen deialdiak 20 ekimen lagundu ditu diruz.

Hautagaitzak webgunetik egiten dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euroeskualdeak web-mintegi bat antolatuko du 2024ko martxoaren 14an, dispositiboa aurkezteko eta proiektuen arduradunekin trukeak egiteko. Webinarraren grabazioa Euroeskualdeko YouTube kanalean dago eskuragarri.

Bere proiektu eremaileak laguntzeko, Euroeskualdeak gida bat argitaratu du, proiektua pentsatu edota erematean sor daitezen galderei erantzuteko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *